Liburutegia
Mendiko mapekin, liburuekin eta eskalada eskolen krokisekin osatutako liburutegi eguneratu berria daukagu bazkide guztien erabilpenerako.Prestamena hamabost egunekoa izango da.
GPS-an erabiltzeko digitalizatutako mapa eta track bilduma nahiko konpletoa dugu:
Gaur egun dukagun mapa digital bilduma hauxe da:
Asturias, León, Cantabria, Palencia, Burgos, Errioxa, Soria, Euskadi, Nafarroa, Aragoi, Ipar Pirinioak., Katalunia.. Guzti hauek 1:25.000 eskalan. Zuek erabiltzeko kopia bat bulegoan daukazue
Mapak erabiltzeko, GPS-rako CompeGPS edo OZI Explorer programak erabili behar dira. Programa hauek nola erabili ez badakizu, etorri bulegora eta galdetu. Bertan eman ditzakezu lehen pausoak.
Mapa eta track hauek bi era dituzte erabiltzeko,
- GPS-an tracka sartuz gero ibilbidea markatzen du
- Ozi edo Compe programekin batera, irteera prestatzeko, ibilbidea nondik nora den ikustea, luzera, desnibela, denbora...
OHARRA: Beste batek markaturiko GPSrako ibilbideak kontu handiz hartu behar dira. Ez du esan nahi bidea hortik doanik, baizik eta ibilbidea markatu duena hortik joan dela. Beti da komenigarria orientatzeko beste sistemaren bat ere izatea. Ezin zaio erantzukizunik eskatu bere borondate onez berak markaturiko ibilbideak denoi utzi dizkigutenari.
Mendiko materiala
Liburu eta mapak eskuratzeko mendiko bazkide karneta erakutsi behar da.
Mendirako eta eskalatzeko materiala daukagu bazkide guztien erabilpenerako: kranpoiak, pioletak, kaskoak, sokak, arnesak, elurretarako raketak…Materiala eskuratzeko mendiko bazkide karneta erakutsi behar da.
Prestamena aste batekoa izango da.