Uztailak 17 - 18
Pirineotako irteera
Izen ematea itxi egin da, bete egin dalako
Uztailak 17
Pont d'Espagne - Marcadau- Lacs de Pourtet - Refuge Wallon

Uztailak 18
Refuge Wallon - Col d'Arratille - Valle Ara- Collado Brazato - Balneario de Panticosa

Irteera Uztailak 17 larunbata goizeko 6,30tan autobus geltokian
Izena emateko epea: uztailak 7 - 14 Aloñako tabernan
Prezioa: 50€ bazkideak eta 60€ ez-bazkideak
Aurtengo irteera zeharkaldi bezala antolatu dugu, tontorrik gabe.
Cauterets gainean dagoen Pont d'Espagnetik abiatuko gara Marcadau haranetik. Embarrat, Pourtet eta Nere lakuetato zirkuitoa egingo dugu, Wallon aterpetxe zaharrera jeisteko, bertan lo egiteko.
Guztira 13 km, eta 900mko desnibel positiboarekin

Irteeraren perfila hauxe da:
Igandean Arratilleko haranetik igoko dugu, bere laku eta leporaino (2500m), Huesca aldera pasatzeko. Aurrez aurre Vignemaleko bizkarra izango dugu. Ara haranetik jeitsiko gara 2.000mraino. GR-11 rekin bat eginez, Brazato leporaino igoko dugo Panticosako Bainuetxean zeharkaldia bukatzeko

Bigarren eguneko zeharkaldiak 18 km ditu. Desnibela 1300m koa da.
Esan bezala, zeharkaldia izango da. Ez du zailtasun teknikorik, bideak jarraitzen joango gara. Zailtasun bakarrak luzera eta desnibela.
Egun bietako GPSrako trackak
Pontd'Espagne- Pourtet - Wallon