Mendizaletasunaren oinarri nagusiak askatasuna eta inguruarekiko errespetua dira. Ingurugiroa gero eta egoera eskasagoan dago, asko garelako mendira joaten garenak.
Natura zaindu beharra dago: ez bota zaborrik, ezta organiko denik ere; bildu hondakinak eta jaitsi zaborrontzi batera. Ez ebaki zuhaitzik eta ez egin surik.Jan edanak funtsezkoak dira mendira irtetean, janari arin energetikoa eta ura eraman beti motxilan. Gosetu aurretik jan eta egarritu aurretik edan.